“Zertarako kolore bakarra
margotu al bada ostadarra?” lelopean abiatuko dira Irakaskuntza-eskolako 33
ikasle Habana eta Varaderora
ZURINAGA
Naiara
Hilabete gutxi falta dira magisteritzako ikasleak Kuba aldera abiatu
daitezen. Iraia Inuntziagak, bidaian doan ikasleetako batek, jakinarazi duenez,
lehen astea Habanan emango dute eta gainontzeko egunak Varaderon

Bidaia nahiko “konpletoa” dela adierazi du Inuntziagak:
“katamaranez ibiltzeko aukera izango dugu eta baita Varaderotik gertu
dagoen irla betako festa batera joateko
ere”
Ikasle bakoitzak 1000€ inguru ordaindu beharko du bidaia,
eta beraz, diru laguntzak lortzea ere ezinbestekoa dela jakinarazi du Iraia
Inuntziagak. Horretarako kamisetak metxeroak eta boligrafoak ez-ezik, bokadilo
eta edariak salduko dituzte atsedenaldietan euren fakultatean.
Hala ere, ikas bidaiako data oraindik ez dute oso argi.
“Idazkaritzan baimena eskatzea falta zaigu eta azterketak noiz diren jakitea”
gehitu du Igorreko ikasleak. Orduan dena prest izango dute bidaian joateko.