martes, 18 de septiembre de 2012

Berdinsareak Beldur Barik lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du


Maialen ZUAZUBISKAR

Berdintasunaren aldeko eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurkako Euskal Udalerrien sareak Beldur Barik lehiaketaren hirugarren edizioa ospatuko du azaroaren 24an. Lehiaketa honetan,  Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

Parte hartzaileek bakarka, taldeka edo ikastetxeka parte hartu ahal izango dute eta proiektuak euskaraz, gazteleraz edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal izango dira. Lanak, ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo plataforma baten esteka jarriz (Youtube, Vimeo …) . Antolatzaileek gehien baloratuko dutena ezta ikus-entzunezkoaren kalitate teknikoa izango baizik eta mezuaren kalitatea.

Lehiaketa honek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, errespetua eta askatasuna bultzatzea du helburu. Aurkeztutako proiektuek  emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko konpromisoa erakutsi behar dute. Adibidez: feminismoa, eraso sexistak eta autodefentsa, sexu aniztasuna …

Topaketa hauen antolatzaile nagusia Berdinsarea da Eudelek bultzatuta. Bestalde, babesle nagusiak Emakunde, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta EITB dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario