martes, 18 de septiembre de 2012

Lehen hezkuntzako 3. Mailako ikasleek Kubara egingo dute ikas-bidaia datorren otsailean


“Zertarako kolore bakarra margotu al bada ostadarra?” lelopean abiatuko dira Irakaskuntza-eskolako 33 ikasle Habana eta Varaderora

            ZURINAGA Naiara

Hilabete gutxi falta dira magisteritzako ikasleak Kuba aldera abiatu daitezen. Iraia Inuntziagak, bidaian doan ikasleetako batek, jakinarazi duenez, lehen astea Habanan emango dute eta gainontzeko egunak Varaderon 

Inuntziaga ikasle igorreztarrak adierazi duen moduan “ideia soil” gisara hasi zen duela hilabete batzuk bidai hau egiteko asmoa; baina jada badituzte kamisetak metxeroak eta boligrafoak euren leloa idatzirik eta saltzeko prest. “Dena ondo badoa”, “zertarako kolore bakarra margotu ahal bada ostadarra” leloari esker, azkenean irteera egitea lortuko dutela jakinarazi du igorreztarrak.

Bidaia nahiko “konpletoa” dela adierazi du Inuntziagak: “katamaranez ibiltzeko aukera izango dugu eta baita Varaderotik gertu dagoen  irla betako festa batera joateko ere”

Ikasle bakoitzak 1000€ inguru ordaindu beharko du bidaia, eta beraz, diru laguntzak lortzea ere ezinbestekoa dela jakinarazi du Iraia Inuntziagak. Horretarako kamisetak metxeroak eta boligrafoak ez-ezik, bokadilo eta edariak salduko dituzte atsedenaldietan euren fakultatean.

Hala ere, ikas bidaiako data oraindik ez dute oso argi. “Idazkaritzan baimena eskatzea falta zaigu eta azterketak noiz diren jakitea” gehitu du Igorreko ikasleak. Orduan dena prest izango dute bidaian joateko.

Berdinsareak Beldur Barik lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du


Maialen ZUAZUBISKAR

Berdintasunaren aldeko eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurkako Euskal Udalerrien sareak Beldur Barik lehiaketaren hirugarren edizioa ospatuko du azaroaren 24an. Lehiaketa honetan,  Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

Parte hartzaileek bakarka, taldeka edo ikastetxeka parte hartu ahal izango dute eta proiektuak euskaraz, gazteleraz edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal izango dira. Lanak, ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo plataforma baten esteka jarriz (Youtube, Vimeo …) . Antolatzaileek gehien baloratuko dutena ezta ikus-entzunezkoaren kalitate teknikoa izango baizik eta mezuaren kalitatea.

Lehiaketa honek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, errespetua eta askatasuna bultzatzea du helburu. Aurkeztutako proiektuek  emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko konpromisoa erakutsi behar dute. Adibidez: feminismoa, eraso sexistak eta autodefentsa, sexu aniztasuna …

Topaketa hauen antolatzaile nagusia Berdinsarea da Eudelek bultzatuta. Bestalde, babesle nagusiak Emakunde, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta EITB dira.



Aparkaleku berriaren eraikuntzak mugikortasun arazoak sortu ditu Leioako EHUn


Jon ZABALA BURGOA
Mugikortasun arazoak sortu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Kanpuseko aparkaleku berriaren obrek. Obra hauek burutzeko aparkaleku bat kendu behar izan da eta ordezko bat jarri da errepidearen beste aldean. Autoa aparkatu ondoren jendeak errepidea auto artetik zeharkatzen du, horretarako dagoen zubia erabili gabe. Horren aurrean EHUko Bizkaiko Kanpuseko errektoreorde Carmelo Garitaonandiak mezu bat argitaratu du zubia erabiltzearen garrantzia azpimarratuz.

Obrak duela bi hilabete hasi ziren, Odontologia eta Medikuntza fakultateen aurrean. Bertan 1.200 aparkaleku, autobusentzat 20 nasa eta aterpea eraikiko dira. “Arren eskatzen dizuet erabiltzeko oinezkoen zubia eta bidea biribilgunea zeharkatzeko”, esan du Garitaonandiak. Horrez gain aparkaleku berriaren eraikuntzak eragin ditzazkeen eragozpenak “ulertzen” dituela baina obrak bukatzean “guztiontzat onura” ekarriko duela esan du. 

Ikasle askok kexak agertu dituzte obra berri hauen aurrean. Ander Badiola markinarraren esanetan, “plan estrategiko bat beharrezkoa da mugikortasun arazoak konpontzeko”. Horrez gain, bere iritzia eman du arratsaldeetan kanpusari ematen zaion erabilerari buruz. “Klaseak arratsaldez ematea ez da bidea nire ustez, horrek errendimendua jaisten baitu”, adierazi du Badiolak. Obrak 2013ko irailerako bukatzea espero da.

martes, 11 de septiembre de 2012

Lewis Hamiltonek bere taldearen ezkutuko datuak argitaratu ditu twitterren

Lewis Hamilton 1 formulako gidariak Vodafone McLaren-Mercedes taldearen ezkutuko datuak argitaratu zituen twitterreko kontuan. Belgikako Sari Nagusiko sailkapen saioaren ostean bere itzuli azkarrena eta bere taldekidearena alderatzen zituen dokumentu bat jarri zuen sare sozialean. Dokumentu horretan eskuz egindako apunteak zeuden, gidari biek denbora non galdu zuten markatzen. McLaren taldeak dokumentu hori berehala ezabatzera behartu zuen bere gidaria. Gidari batek ezkutuko dokumentuak plazaratzen dituen lehen aldia izan da. Hala ere, bere taldeak ez dio inolako zigorrik jarri.